Nor gara?

Mikrokooperatiba bat gara eta Ondalankidez osaturiko komunitatearen beharrak asetzeko lan egiten dugu. Ondalankideek, besteak beste, dirua eta denbora aurreztuz prezio onean ongi jan nahi dute. Komunitateak bere osasuna eta bizitza erdigunean kokatzen ditu, haien herri eta auzoena bezala, sasoiko bertako produktu osasuntsuak kontsumitzerakoan.

Bertakoa

Gure lurralde eta gure buruen osasuna helburu, Nafarroako elikagai eta ekoizleekin lan egiten dugu. Gure bidelagunak ezagutzen ditugu, gure auzokideak direlako. Globalean pentsatzen dugu eta bertakoan aritzen gara. Hori da gure indarra.

Kooperatiboa

Gure mikrokooperatibaren oinarria Ondalankideak dira, haiek osatzen duten komunitaterik (merkatu askirik) gabe OndalanKoopek ez du zentzurik, bere lana komunitatearen beharrak asetzea baita.
Egitasmoaren helburua da, ahalik eta egitura honetako mikrokooperatiba gehien sortzea eta hauek sarean antolatzea, ahalik eta jende gehiengana heltzeko.

Burujabea

Gure bizitzen jabe izateko. Oinarrian elikadura. Sasoiko, osasuntsu eta bertakoa janez, Gure herri eta auzoei bizia emanez. OndalanKoopeko egitasmoa herri eta auzo guztietara zabaltzeko helburua dugu, sortuko den ekoizpen zein lana bertan kokatzeko. Hastapenean hiru eremu ezberdinetan (Unxen, Tafallan eta Burlatan) arituko gara, egoitza bana izanik eremu bakoitzean.

Zergatik? Zertarako?

Gaur egun merkataritza gune handietan presaka eta korrika erosten ohi dugu jaten duguna. Produktuak nondik datozen, nola izan diren ekoiztuak edota horrek dituen ondorioetaz arduratu gabe. Prezioa omen da gure neurgailu bakarra, eta halere dirutza eta denbora xahutzen dugu gaizki jateko.
Horrela, kontsumitzaileok dugun boterea multinazionalen esku uzten dugu. Gure nahien gainetik diruak agintzen jarraitzen du, bertako komertzioa desagertzen den bitartean gure herri eta auzoen bizitza apalduz.
Gurpil zoro honetatik ateratzeko, guk bizi nahi dugun tokian bizitzak bere osotasunean garatzeko, gu geuk plangintza dezakegu gure burujabetasuna helburu izango duen kontsumo eraldatzailea: osasuntsu eta prezio onean jateko, tokiko eta kalitatezko enplegua sortzeko, artekarietan joaten den dirutza
komunitatean inbertitzeko…
Norabide horretan kokatzen da OndalanKoop komunitatearen eginkizuna, Ekonomia Sozial Eraldatzaileare baitan. Gure helburua da emeki emeki berezko merkatu zein ekoizpena sortuz gure kontsumo eredua eraldatzen joatea.
Kontsumitzerakoan Nafarroa burujabea eraiki!